Azaroaren 2an Daniel López sukaldariaren bisita izan genuen. Daniel Lópezek Michelin izar bat eta bi Repsol eguzki jaso izan ditu Donostiako alde zaharreko Kokotxa jatetxean.

Sukaldaria gonbidatua izan da jatetxe baten sukaldearen garrantzia eta funtzionamenduari buruzko bere ikuspegia graduondoko ikasleriarekin partekatzeko.

Bere esperientzia partekatutakoan Donostiako Gros auzoan kokatutako espazio baterako kafetegi-jatetxe bat diseinatzeko ariketa praktikoa proposatu zien ikasleei. Ikasleak disziplina anitzeko taldetan lan egin zuten sukaldariak planteatutako beharrei erantzuna ematen duen espazio ideala diseinatzeko. Emaitza gisa proposamen anitz egin ziren eta mahai gainean jarri ziren egoera berdin bati erantzuteko era ezberdinak, honelako enkargu baten aurrean kontutan hartzeko aspektuen inguruko eztabaida eta hausnarketa sustatuz.