Platino Sustatzailea
Urre Sustatzailea
Zilar Sustatzailea
SUSTATU NAHI DUZU?
Graduondokoaren enpresa eta erakunde sustatzaileen taldean sartu nahi baduzu, gastronomia-espazioen diseinuan maila altuko adituen formakuntza bultzatuz, jarri gurekin harremanetan kontaktu-formularioaren bidez.
Erakunde sustatzaileek hurrengo ordainak jasoko dute:
- Matrikulak dohainik graduondokoan enpresa/erakundearen langileentzat ala haiek aukeratutako beste erakunde batekoak (Urre eta Platino sustatzaileak).
- Enpresaren logotipoa argitaratutako katalogoan.
- Logotipoa estekarekin ikastaroaren webgunean.
- Logotipoa ikastaroaren poster ofizialean.
- Programa akademikoaren barnean sartzea enpresara ala egindako obretarako bisitak (Urre eta Platino sustatzaileak).
- Ikastaroaren hedapena Euskal Herriko Unibertsitateko web gunean, beste sustatzaileen webgunetan eta Elkargo Ofizialen zirkularretan.
- Ikastaroan bere espezialitatearen inguruko mintegiak eskaintzearen aukera (Urre eta Platino sustatzaileak).
- Posterrak eta berariazko aipamenak ikastaroaren hasiera eta bukaera-ekitaldietan.
- Graduondokoaren logotipoa erabiltzeko eskubidea enpresa/erakundearen dokumentazioan, sustatzaile gisa.
Katalogoak, posterrak, webgunea, prentsa oharrak, erreportajeak eta abar helaraziko zaie Arkitekto, Ingeniari, Aparejadore, Dekoratzaile eta Ingeniari teknikoen Elkargo Ofizialei eta Unibertsitate-eskolei, sektoreko enpresa, profesional independente eta herri administrazioei.