-
GASTRONOMIA ESPAZIOEN DISEINUAN masterra
-
-
GASTRONOMIA ESPAZIOEN DISEINUAN masterra
-
-
GASTRONOMIA ESPAZIOEN DISEINUAN masterra
-
Gastronomiaren espazioa
Jatetxeak erreferentziazko espazio publikoak diren garai honetan, ingurune gastronomikoak sortzeko espezialistak prestatzea gero eta beharrezkoagoa da.
Donostiak, Michelin izarren munduko dentsitate handiena edukita, leku bat eskuratu du unibertso gastronomikoan. Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Eskolak ostalaritza jardueraren sekretuak ezagutuko dituzten profesionalak prestatzea proposatzen du.
Arkitektura eta gastronomia batzen dituen lehen graduondokoa
Euskal Herriko Unibertsitatea aitzindaria da arlo honetan, Europan horrelako graduondoko bat eskainiko duen lehena izango baita. Ikastaroa egiten duten profesionalek edozein espazio janariaren tenplu bihurtzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratuko dituzte.
Aholkularitzaren kontzeptu berria, espazio gastronomikoen diseinuan
Espazio gastronomikoen diseinuaren gaineko aholkularitza diseinuaren, arkitekturaren eta ingeniaritzaren arloan dagoen hutsune bat betetzera dator. Gaur egungo promozioetan, ostalaritza ekipoak hornitzen dituzten enpresek idazten dituzte proiektu teknikoak, bulego independente eta espezializatuetara jo beharrean. Sektorearen kalitateak ere hobera egingo du sukalde profesionalen plangintzan gaitasun tekniko gorena izango duten profesionalen bidez eta askotariko sukaldaritza motetara egokitutako diseinuen bidez.
Talde profesional bat eta Euskadiko jatetxe onenak
Graduondoko honetan, arkitekturan, diseinuan eta sukaldaritzan prestigio handia duten profesionalek parte hartuko dute, eta merkatuan lider diren erakundeek eta enpresek ere lagunduko dute.
Irakaskuntza osatzeko, sektoreko enpresak eta gure lurraldeko espazio gastronomiko ezagunenak bisitatuko dira, haien establezimenduen ateak irekiko baitituzte ikasleak “sukalderaino” sar daitezen eta etorkizuneko espazio gastronomikoen diseinatzaile izateko prestakuntza osoa jaso dezaten.
PLAZA LIBREAK 2020-2021 IKASTURTERAKO!
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Masterreko titulua
Ikastaroaren egitura

1. modulua: Sukaldaritza Ondare Immateriala
Koordinatzailea: Urkiri Salaberria

2. modulua: Gastronomia eta Arkitektura
Koordinatzailea: Juanjo Arrizabalaga

3. modulua: Definizio Teknikoa eta Diseinua
Koordinatzailea: Eneko Uranga

4. modulua: Plangintza, Funtzionamendua eta Diseinua
Koordinatzailea: Aitzol Zugasti

5. modulua: Ikastaro Amaierako Lana eta Praktikak
Koordinatzailea: Josemi Rico
Plazak
Irakasleak
Moduluak
Parte hartzen duten enpresak
Berriak
Master Egunak 2021
El próximo día 17 de febrero se celebra el Master Egunak de la UPV/EHU en el que presentaremos nuestro Master, […]
Gastronomia Espazioen Diseinu-Masterraren aurkezpen-bideoa
Joserra Izkeaga, Urkiri Salaberria eta Aitzol Zugasti irakasleak masterra aurkezten digute eta Raquel Valverdek azaltzen digu bere esperientzia masterreko ikasle […]
Master Eguna Arkitektura eskolan 2020-02-19
Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Master Egunean, 8 masterretako arduradunek beren programak aurkeztuko dituzte 15 minutuko hitzaldietan. Jarduera ikasle eta interesik duen publiko […]