Gastronomiaren espazioa

Jatetxeak erreferentziazko espazio publikoak diren garai honetan, ingurune gastronomikoak sortzeko espezialistak prestatzea gero eta beharrezkoagoa da.

Donostiak, Michelin izarren munduko dentsitate handiena edukita, leku bat eskuratu du unibertso gastronomikoan. Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Eskolak ostalaritza jardueraren sekretuak ezagutuko dituzten profesionalak prestatzea proposatzen du.

Arkitektura eta gastronomia batzen dituen lehen graduondokoa

Euskal Herriko Unibertsitatea aitzindaria da arlo honetan, Europan horrelako graduondoko bat eskainiko duen lehena izango baita. Ikastaroa egiten duten profesionalek edozein espazio janariaren tenplu bihurtzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratuko dituzte.

 

Aholkularitzaren kontzeptu berria, espazio gastronomikoen diseinuan

Espazio gastronomikoen diseinuaren gaineko aholkularitza diseinuaren, arkitekturaren eta ingeniaritzaren arloan dagoen hutsune bat betetzera dator. Gaur egungo promozioetan, ostalaritza ekipoak hornitzen dituzten enpresek idazten dituzte proiektu teknikoak, bulego independente eta espezializatuetara jo beharrean. Sektorearen kalitateak ere hobera egingo du sukalde profesionalen plangintzan gaitasun tekniko gorena izango duten profesionalen bidez eta askotariko sukaldaritza motetara egokitutako diseinuen bidez.

Talde profesional bat eta Euskadiko jatetxe onenak

Graduondoko honetan, arkitekturan, diseinuan eta sukaldaritzan prestigio handia duten profesionalek parte hartuko dute, eta merkatuan lider diren erakundeek eta enpresek ere lagunduko dute.

Irakaskuntza osatzeko, sektoreko enpresak eta gure lurraldeko espazio gastronomiko ezagunenak bisitatuko dira, haien establezimenduen ateak irekiko baitituzte ikasleak “sukalderaino” sar daitezen eta etorkizuneko espazio gastronomikoen diseinatzaile izateko prestakuntza osoa jaso dezaten.

 

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Masterreko titulua

Ikastaroaren egitura

25

Plazak

57

Irakasleak

4

Moduluak

27

Parte hartzen duten enpresak

Berriak

Akelarrerako bisita

Bideo honetan Akelarrera egindako bisitaren laburpena doakizue!

Bisita Akelarre jatxera

UPV/EHUko Gastronomia Espazioen Diseinuko graduondokoak Akelarre jatetxearen instalazioak bisitatu ditu. Akelarreko arduradunek haien lan egiteko modua, sukaldea eta jangelako fluxuen eta […]

(ES) Visita Araeta Sagardotegia

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

Sustatzeileak

Laguntzailea