Koordinatzailea: Josemi Rico

Iraupena: 139 ordu Maste Amaierako Lana

Master amaierako lana Espazio gastronomiko baten diseinua eta garapen teknikoa edo ikerketa baten garapena izan diateke.
Gastronomia eskazio baten diseinua baldin bada sustatutako enkargu erreal bat, ariketa libre bat edo Batzorde Akademikoak proposatutako ariketa izan daiteke. Lana masterreko irakasle baten tutoretzapean egingo da.


MAL-aren HELBURUAK

Master Amaierako Lanaren bidez, ikastaroaren xede diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratu direla erakutsi behar da. Horretarako, ikasleak gutxieneko konplexutasuna izango duen proposamen unitario bat egin beharko du, ikasketetan diseinu espazialari, teknikari, prozesuari eta funtzionamenduari buruz landutako alderdiak bilduko dituena.

DATAK ETA METODOLOGIA

Proiektua prestatu bitartean, gomendagarria da erreferentziak identifikatzea (bibliografikoak eta errealak), proposamen egoki bat planteatzea, eta irakasleei galderak egitea, amaierako gaia adosteko eta aholkularitza jasotzeko.

MALa graduondokoarekin batera egingo da, eta proiektuak zuzentzeko saioak programatu egingo dira ikasturtean zehar.

EBALUAZIO EPAIMAHAIA

Epaimahaia Espezialista Ikastaroko irakasleek osatuko dute.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Lanak ebaluatzeko unean, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: kontzeptua, originaltasuna eta berrikuntza, behar espazial eta funtzionalekiko egokitasuna, eta prozesu eta garapen teknikoa.