Platino Sustatzailea

Urre Sustatzailea

Zilar Sustatzailea

 

SUSTATU NAHI DUZU?

Graduondokoaren enpresa eta erakunde sustatzaileen taldean sartu nahi baduzu, gastronomia-espazioen diseinuan maila altuko adituen formakuntza bultzatuz, jarri gurekin harremanetan kontaktu-formularioaren bidez.

Erakunde sustatzaileek hurrengo ordainak jasoko dute:

  • Matrikulak dohainik graduondokoan enpresa/erakundearen langileentzat ala haiek aukeratutako beste erakunde batekoak (Urre eta Platino sustatzaileak).
  • Enpresaren logotipoa argitaratutako katalogoan.
  • Logotipoa estekarekin ikastaroaren webgunean.
  • Logotipoa ikastaroaren poster ofizialean.
  • Programa akademikoaren barnean sartzea enpresara ala egindako obretarako bisitak (Urre eta Platino sustatzaileak).
  • Ikastaroaren hedapena Euskal Herriko Unibertsitateko web gunean, beste sustatzaileen webgunetan eta Elkargo Ofizialen zirkularretan.
  • Ikastaroan bere espezialitatearen inguruko mintegiak eskaintzearen aukera (Urre eta Platino sustatzaileak).
  • Posterrak eta berariazko aipamenak ikastaroaren hasiera eta bukaera-ekitaldietan.
  • Graduondokoaren logotipoa erabiltzeko eskubidea enpresa/erakundearen dokumentazioan, sustatzaile gisa.

Katalogoak, posterrak, webgunea, prentsa oharrak, erreportajeak eta abar helaraziko zaie Arkitekto, Ingeniari, Aparejadore, Dekoratzaile eta Ingeniari teknikoen Elkargo Ofizialei eta Unibertsitate-eskolei, sektoreko enpresa, profesional independente eta herri administrazioei.