Izen emateak

Izena emateko epea 2022ko maiatzan irekiko da. Prozedura berezko graduondokoen atalaren esteka honetan azaltzen da.

Prozesuan “Graduondoko berezko tituluak” aukeratu behar da eta hurrengo agiriak eskatuko zaizkizu:

  • CV
  • Ikaslearen ziurtagiri akademikoaren fotokopia. Ziurtagiri horretan karrerako irakasgai guztien kalifikazioak eta deialdiak agertu behar dute. Ikasketak UPV/EHUn egin dituztenek ez dute espediente akademikoa eta titulua aurreinskripzio eta matrikula prozesutan aurkeztu behar.
  • NANaren fotokopia
  • Tituluaren fotokopia

Matrikula edo izen-ematearen inguruko edozein zalantzarekin idatzi ezazu helbide honetara: masteresyposgradospropios@ehu.eus

Jarraibideak-Berezko-ikasketan-izen-ematea-UPVEHU

Norentzat

Graduondokoa profesionalei eta tituludun berriei eskaintzen zaie, baldin eta ikasketak edo lana egin badute arlo hauetan: diseinua, arkitektura, arkitektura teknikoa, diseinua, interiorismoa eta ostalaritza ekipamendua.

Masterrean matrikulatu ahal izateko, unibertsitate titulu bat egiaztatu behar da. Masterraren parte diren Unibertsitate Espezializazio ikastaroetan unibertsitate titulurik gabeko profesionalak onar daitezke, esperientzia egiaztatzen badute eta unibertsitatera sartzeko titulua badute. Espezializazio ikastaroetan sartzeko berariazko eskabidea aurkeztu beharko da.

Graduondokoa egiteko gehienez 30 matrikulatu ahal izango dira.

Matrikula eskaerak barematzeko, honako hauek baloratuko dira:

  • Curriculumaren eta graduondoko gaien arteko antzekotasuna.
  • Izena emateko ordena.
  • UPV/EHUko Arkitektura Eskolako ikasle ohia izatea.

Graduondokoari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, idatzi carlosgabriel.ruiz@ehu.eus helbidera.

Matrikula

Matrikula egiteko bi epe egongo dira: bat iralilean eta beste bat abendu/urtarrilean.

Masterraren matrikula-tasak 2.640€ -koak izango dira.

Espezializazio tituluen matrikula tasak hurrengoak izango dira:

  1. Esperientzia gastronomikoa eta Hostalaritza: 1.320€
  2. Gastronomiaren arkitektura: 1.320€

Tasa hauekin ordainduko dira irakaskuntza-eskaintzarekiko gastu guztiak. Masterretik saiatuko gara enpresa eta instalazioetarako bisitetako ikaslegoaren garraio eta ostatu-gastu guztiak ordaintzen, baina ikasturte bakoitzean instituzio eta enpresa laguntzaileen bermearen arabera izango da.

Matrikula epeak eta murrizketak

Matrikularen zenbatekoa ordaintzeko epeak, salbuespenak eta murrizketei buruzko informazioa UPV-EHUko Berezko master eta graduondokoen web orrian aurkituko duzu.