Helburua da diseinuaren, arkitekturaren eta ingeniaritzaren alorretan dagoen hutsune profesionalari erantzuna ematea

 

Gastronomia Euskadin bizitzen ari den gorakadaren baitan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak, Donostian, ikaskuntza-eskaintza zabaldu eta Espazio Gastronomikoen Diseinurako Espezializazio titulua eskainiko du.Graduondoko berri hori diseinu, arkitektura, ingeniaritza eta interiorismo sektoreetako profesionalei zuzendutakoa da, eta ostalaritzaren eta gastronomiaren alorrak ditu ardatz. Horren helburua da ekonomiaren sektore horren ezagutza osatzea, ingurune gastronomikoei dagokienez diseinua, funtzionamendua eta materializazioan lehiakortasuna maila handiagoa lortzea nahi duten profesionalentzat.Hortaz, aurretiazko esperientzia duten edo gradua lortu berri duten profesionalei zuzenduta dago. Ikastaroak irakaskuntza, eraikuntza eta diseinuaren alorreko profesionalak izango ditu, kontzepturik zabalenean, baita sukaldaritza-artean espezialista nabarmenak direnak ere. Azken horiek funtsezko osagai eskainiko diote titulu berriaren programari, espazio gastronomiko garaikideen espazio, funtzio eta diseinu mailan berariazko beharrizanetan sakontzeko.

“Unibertsitate-ekimen berri hau −adierazi du Jose Miguel Rico UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleak− administrazio nagusiak (Eusko Jaurlaritza – Gipuzkoako Foru Aldundia – Donostiako Udala) garatzen ari diren plan estrategikoen baitan kokatzen da, eta gero eta argiago zutabe garrantzitsu bilakatzen ari den euskal ekonomikoaren sektorea indartzea du helburu”.

“Prestakuntza honi esker −gaineratu du− ikastaroan parte hartzen duten profesionalek beharrezko gaitasunak bereganatuko dituzte, edozein espazio giza elikadurarako tenplu bihurtzeko.Diseinuan aholkulari izateko figuraren helburua da diseinuaren, arkitekturaren eta ingeniaritzaren alorretan dagoen hutsune profesionalari erantzuna ematea.Egungo promozioetan, askotan, ostalaritza-ekipamenduak hornitzen dituzten enpresak dira instalazioen proiektu teknikoak egiten dituztenak, nahikoa gaitasun eta esperientziadun bulego tekniko independenteak izan ordez.Sektorearen kalitatea nabarmen hobetuko da, proiektuak idazten dituzten profesionalek ahalik eta gaitasun tekniko handiena biltzen badute sukalde profesionalen plangintza eta ekipamenduei dagokienez, baita espazio gastronomiko bakoitzak duen berezitasuna indartuko duen diseinu berezia eta ostalaritza mota anitzen berezitasunetara egokitzeari dagokienez ere.

Eskolez gain, gure eskualdeko sektorearen enpresetara eta erreferentziazko espazio gastronomikoetara bisitak egingo dira; horiei esker, establezimenduek ateak irekiko dizkiete gure ikasleei “sukalderaino” sar daitezen, eta modu integralean presta daitezen etorkizuneko espazio gastronomikoko diseinatzaile izateko.

UPV/EHUko Espazio Gastronomikoen Diseinurako Espezializazio titulua gaur goizean aurkeztu da Donostiako Arima Hoteleko Misura Jatetxean, eta bertan parte hartu dute Juan José Arrizabalaga UPV/EHUko Arkitektura Goi-mailako Eskola Teknikoko zuzendariak; Pelli Manterola Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzako Kalitatea eta Elikadura Industrietako zuzendariak; Antton Tomasena Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotzako zuzendari nagusia; Xabier Hualde Donostiako Sustapen lurralde-kooperaziorako eta Europako proiektuetarako teknikariak; Luis Irizar Luis Irizar Sukaldaritza Eskolakoak eta Urkiri Salaberria Sukaldaritza Ondare Immaterialean adituak.