Gastronomiaren espazioa

Jatetxeak erreferentziazko espazio publikoak diren garai honetan, ingurune gastronomikoak sortzeko espezialistak prestatzea beharrezkoagoa da.

Donostiak, Michelin izarren munduko dentsitate handiena edukita, leku bat dauka unibertso gastronomikoan. Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Eskolak ostalaritza jardueraren sekretuak ezagutzen dituzten profesionalak prestatzen ditu 2018tik.

Arkitektura eta gastronomia batzen dituen lehen graduondokoa

Euskal Herriko Unibertsitatea aitzindaria da arlo honetan, Europan horrelako graduondoko bat eskaintzen duen lehena baita. Ikastaroa egiten duten profesionalek edozein espazio, janariaren tenplu bihurtzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen dituzte.

 

Aholkularitzaren kontzeptu berria, espazio gastronomikoen diseinuan

Espazio gastronomikoen diseinuaren gaineko aholkularitza diseinuaren, arkitekturaren eta ingeniaritzaren arloan dagoen hutsune bat betetzen du. Promozio batzuetan, ostalaritza ekipoak hornitzen dituzten enpresek idazten dituzte proiektu teknikoak, bulego independente eta espezializatuetara jo beharrean. Sektorearen kalitateak hobera eginten du sukalde profesionalen plangintzan gaitasun tekniko gorena duten profesionalen bidez eta askotariko sukaldaritza motetara egokitutako diseinuen bidez.

Talde profesional bat eta Euskadiko jatetxe onenak

Graduondoko honetan, arkitekturan, diseinuan eta sukaldaritzan prestigio handia duten profesionalek parte hartzen dute, eta merkatuan lider diren erakundeek eta enpresek ere laguntzen dute.

Irakaskuntza osatzeko, sektoreko enpresak eta gure lurraldeko espazio gastronomiko ezagunenak bisitatzen dira, haien establezimenduen ateak irekitzen baitituzte ikasleak “sukalderaino” sar daitezen eta etorkizuneko espazio gastronomikoen diseinatzaile izateko prestakuntza osoa jaso dezaten.

 

GASTRONOMIA ESPAZIOEN DISEINUAN masterra

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Masterreko titulua

Ikastaroaren egitura

25

Plazak

57

Irakasleak

4

Moduluak

27

Parte hartzen duten enpresak

Berriak

Martxoaren 23an, 12:30etatik 14:00etara, 2022ko Master Eguna ospatuko dugu

Martxoaren 23an, 12:30etatik 14:00etara, 2022ko Master Eguna ospatuko dugu eta bertan aurkeztuko ditugu UPV/EHUko Arkitektura Eskolak eskaintzen dituen master guztiak. […]

«La Escuela de Cocina Luis Irizar seguirá viva» | El Diario Vasco

Gure esker onak Luis Irizar Sukaldaritza Eskolari azken urteotan master honen sorreran eta irakaskuntzan eskaini digun laguntzagatik. Diario Vasco (2021-10-09)

Master Egunak 2021

Datorren otsailaren 17an UPV/EHUko Master Eguna ospatuko da, eta bertan aurkeztuko dugu gure masterra, eguerdiko 13:00etan. Konektatu zaitez ala etor […]

Sustatzeileak

Laguntzailea

Kolaboratzailea